Baiona Mugimenduan zer da? • Bayonne en Mouvement c’est quoi ? Baiona qui’s Muda, qu’es acò ?
Dinamika herritar, ireki eta demokratikoa da, lehen itzulitik bateratzeko asmoarekin sorturikoa. 2022an hasirik, urratsez urrats sendotu eta garatzen joan da. Gaur egun, ezkerreko ideiei atxikiak diren hainbat mugimendu eta erakunderen babesa du.
Gure anbizioa • Notre ambition • La nosta ambicion
2026ko martxoaren 15 eta 22ko herriko eta elkargoko hauteskundeei begira, elkarrekin zerrenda bateratua eraikitzea, Baionarako proiektu baten alde, ezkerreko balioak partekatzen dituzten herritar guziei irekia.
Batzen gaituzten balioak / Les valeurs qui nous fédèrent • Las valors qui'ns fedèran
- Justizia soziala eta elkartasuna
- Trantsizio ekologikoa
- Herritartasuna eta demokrazia
- Kultur eta hizkuntza aniztasuna
Gure helburuak / Nos objectifs • Los nostes objectius
Zerbitzu publikoak defendatu
Herritar guziei ekiteko gaitasuna eman
Gure bizimoduak berriz pentsatu bioaniztasuna babesteko
Diskriminazio eta baztertze sozial guziei aurre egin, parekotasuna errespetatu
Euskara, eta kultur aniztasuna bultzatu
Baiona eskumen berriak dituen Euskal Herri koherenteago batean kokatu
Guzion beharren zerbitzura den tokiko ekonomia bultzatu
Gazteen hezkuntza lehenetsi, talentu berriak baloratu
Ongi zahartzearen baldintzak segurtatu eta belaunaldien arteko loturak bultzatu
Gure helburuak • Notre vision • La nosta vision
Baiona justuago, berdeago eta demokratikoago baten alde, Ipar Euskal Herri orekatu baten barnean.
Gure ikuspegia • Notre projet • Lo noste projècte
200 baionarrek baino gehiagok kolektiboki eraikitako proiektu bat, hilabete ainitzetako elkartrukaketa eta lan partekatuaren ondotik.