Baionarrei luzatutako deia

5 urtarrila 2026

Urte berri on ! Guziei opa dizuegu hoberena, eta bereziki Baionarrei !

2026. urtea izan dadila aldaketaren urtea gure hirian ! Aukera paregabea dugu gobernantza

berri baten eraikitzeko, ezkerreko batasunaren garaipen historikoa gerta daiteken ondorioz.

Garai garrantzitsuan gaude : udal hauteskundeetarako hiru hilabete baino gutxiago falta da, eta gure zerrenda otsailaren hasieran aurkeztuko dugu. Une egokia da, beraz, esperantza hau partekatzen duzuen guztiok gure mugimenduarekin bat egiteko! Zatozte gurekin eraikitzera solidarioagoa, berdeagoa eta benetan demokratikoagoa izango den Baiona berria.

Gure hautagaitza egituratzen duen elkartea, herritarren batzarrean oinarritua, aniztasunez beterik dago, eta hori da bere indarra ! Engaiatuak diren  baionarrak biltzen ditu, baita ere  alderdi eta elkarte askotako kideak : Alderdi Sozialistakoak, Berdeak, EHBAI, Gauche Eco Socialiste, Place Publique, NPA edo Génération-s. eko alderdietakoak,baita ere  Bihar Baiona/Demain Bayonne herritar elkartekoak. Guztion artean osatzen dugu ezkerra ainitzaren  benetako indarra!

Ezkerraren indar guztiak gonbidatzen ditugu gaurtik bertatik gurekin bat egitera : lehen itzulitik batera aurkezteko, gure aniztasuna errespetatuz eta elkartzen gaituen guztia lehen lerroan jarriz.

Beste modu batean gobernatzea, beste modu batez irabaztea da ere. Bigarren itzuliko kalkulu alderdikariak alde batera utzi behar ditugu. Lehen itzulitik eraikitzen den desmartxa dugu lehenetsi behar.

Gure balioak partekatzen dituzten hautagai eta hautetsiak ongietorriak dira. Oraindik denbora dago gure programa kolektiboaren azken lanetan parte hartzeko, Baionaren etorkizuna elkarrekin marrazten ari diren 200 lagunen ondoan.

Dei hau « Bayonne Ville Ouverte » taldeari ere luzatzen diogu : duela urtebete baino gehiago elkarlanean aritzeko aukera eskaini genion bezala, hiri proiektu bat elkarrekin eraikitzeko eta lehen itzulitik bateratuak joateko, garai da oraino.

Bat egiten gaituena, zatitzen gaituena baino handiagoa da. Oinarri horretatik abiatuta, sinesten dugu 2026an Baiona solidarioago sortuko dugula : bere kulturetaz harro dagoen hiria, etxebizitza, hezkuntza, ekonomia eta trantsizio sozial eta ekologikoaren erronkei aurre egiteko gai izango den hiria !