Jatorria / L'origine • La vadença
Gure ekimena 2026ko martxoko herri hauteskundeetako lehen itzulitik bateratzeko asmoarekin sortu da.
2022tik elkarteek eta erakunde politikoek abiaturik, gure mugimendua pixkanaka sendotu eta zabaldu egin da, eta 2025eko uztailean zerrenda herritar eta parte-hartzailea eramaten duen elkarte bat sortu zen, ezkerreko sentsibilitateak beren aniztasunean batzen dituena eta erabat irekia dena.
Ezberdintzen gaituena baino gehiago, batzen gaituena lehenestea hautatu dugu, eta tokiko demokrazia berriz piztu nahi dugu.
Engaiamendu hauek dira gure egitasmoaren oinarria: elkartu, egin, eta, elkarrekin, herritarrekin, hiri solidarioago, berdeago eta demokratikoagoa eraiki.
Helburu horrekin bat egiten duten guziak gomitatzen ditugu gurekin bat egitera, elkartean izena ematera eta mezu hau haien inguruan hedatzera elkarrekin hauteskundeetan aurkeztu, irabazi eta beste manera batez gobernatzeko.
Gure ikuspegia 2026ko Baionarako / Notre Vision pour Bayonne 2026 • La nosta vision tà Baiona 2026
Baiona zinez demokratikoa izatea nahi dugu. Hiri bat, zeinetan, biztanleek egiazki parte hartuko duten erabaki publikoetan, elkarrekin eraikitako erabakia arau bihurtuko den eta auzo-batzorde sendoek bakoitzari bere hiriaren etorkizunean eragiteko aukera emanen dioten.
Baiona erabat solidarioa defendatzen dugu, gizarte-eragileekin eta zuzenki hunkituak diren pertsonekin elkarlanean eraikia, bazterketa ororen aurka engaiatua eta etxebizitzari, zaintza-ereduei eta hurbileko zerbitzu publikoen itzulerari lehentasuna ematen diena.
Trantsizio ekologikoaren eragile den Baiona bat defendatzen dugu: auzoak landareztatzen dituena, bioaniztasuna babesten duena, mugikortasuna berriz pentsatzen duena autoaren presentzia murriztuz, eta eraikinen eraberritze energetikoan masiboki inbertitzen duena.
Euskaraz, euskal kulturaz eta bere kultur aniztasun osoaz harro den Baiona irudikatzen dugu. Hiri bat, zeinetan, hizkuntza politika anbiziotsua uztartzen den kultura eta kirolerako sarbidea denendako segurtatzearekin.
Azkenik, Euskal Herri orekatu batean errotua den Baiona pentsatzen dugu, etxebizitza, ekonomia edo gizarte-erronkei lurraldeari begirako ikuspegi orokor batekin erantzuteko gai dena, eta Elkargo demokratikoago, eraginkorrago eta gizarte zibiletik hurbilago baten alde egiten duena.
Ongi egin, elkarrekin / Bien faire, ensemble • Plan har, amassa
Gure ekimena parte-hartzailea eta herritarra izatea nahi dugu.
Nahi dugu bakoitzak bere lekua atzeman dezan gure kolektiboaren baitan. Lan-taldeetan antolatu gara, eta gobernantza piramidal klasikoari alternatiba bat proposatzen diogu. Demokrazia parte-hartzailearen prozesuak bultzatu nahi ditugu, non iniziatiba eta boterea modu orekatuan banatzen diren. Ongizatea, entzuteko gaitasuna, elkarrizketa eta sormena sustatu nahi ditugu.
Antolaketa-modu honek adimen kolektiboa agerrarazten du eta gure ustez egokiena da gure lurraldearen trantsizio ekologiko, sozial eta kultura-aniztasuneko erronka handiei, eta bere biztanleriaren beharrei erantzuteko.
Gaur, gure zerrendak, hautatua izan ondotik, gobernatzeko beste modu bat obratzeko engaiamendua hartzen du.
- Ardura partekatuak hirian? baina baita hiriaRrren eta elkargoaren artean ere, karguen metaketarik gabe
- Elkarrizketa eta gardentasunaren egiazko kultura bat
- Herritarrekin eraikitako politika publikoak
- Harreman berri bat elkarteekin
- Parekidetasunaren errespetua ardurak betetzerakoan
- Herriko langileen eta zerbitzuen balioa agerian ematea
- Auzo guziei emandako arreta zintzoa
Gobernantza partekatua, nolanahi ere lurraldeko eragile guziekiko konfiantzan oinarritzen da.


