Ezkerrak bateraturik aurkeztu nahi du Baionako herri hauteskundeetarako

19 abendua 2025

Partekatutako anbizio baten lehen urratsa

Ekainaren 11an, prentsaren aurrean, alderdi ezberdinetatik etorritako ezkerreko sentsibilitateko
Baionako militanteek publiko egin zuten duela hiru urte abiatutako urraspidea, 2026ko herri eta
elkargoko hauteskundeei begira.

Haien ikuspegia? Baionan ezkerra bozetan nagusi bada ere, orain arte ez da gai izan proiektu
komun bat aurkezteko.

2026rako anbizioa egoera eta metodologia aldatzea izanen da: balio partekatuen oinarrian,
Baionako herritarrek beraiek eta haientzat egindako hiri-proiektu bat eraikitzea. Alderdi-etiketak
gaindituz, etorkizuneko zerrenda honek ezkerreko balioak partekatzen dituzten pertsona guztiei
irekiera aldarrikatzen die, eta urrunago, haiengana jo nahi du herritarren esperientzian
oinarritutako proiektu bat sortzeko asmoz.

Ekainaren 11 honek abentura kolektiboaren abiarazte ofizial eta publikoa markatu zuen,
hurrengo hilabeteetan bere bidea jarraituko duena. Ziurtasun sendo batek eramandako
abentura kolektiboa: urraspide erabat parte-hartzaile eta herritar baten eraikuntza da biharko
hiria beste modu batean kudeatzeko beharrezkoa den lehen urratsa. Modu gardenago,
demokratikoago eta aberatsago batean gobernatzeko Baionan.