Bayonne Mugimenduan zerrenda osatzeko prozesua lau laguneko zerrrendaburu talde baten izendapenarekin abiatu da, hautagariki gabeko hautaketa metodoaren bidez eta mugimenduan parte hartzen duten ikuspegi desberdinen proposamenak kontuan hartuz. Zerrendaren gainerako osaera lantzen ari da oraino, gardentasunez, ikuspegi guziekiko errespetuz eta gaitasunen osagarritasuna bilatuz.
Zerrendak zozketaz hautaturiko herritarrak ere bilduko ditu, politikatik biziki urrun egoten diren pertsonentzat ere herriko etxeko ardurak hartzeko bidea irekitzeko. Metodo honek, 2026ko martxoko herri hauteskundeei begira, inklusiboagoa, gardenagoa eta parte-hartzaileagoa den ordezkaritza bermatzen du.
-
1Jean-Claude Iriart63 urte - Mousserolles auzoa
Ezkerreko balioak eramango dituen herri proiektu baten eraikuntzan parte hartzeko aukerak motibazio handia ematen dit, eta horrek bultzatzen nau Baionaren eta Euskal Herriaren alde engaiatzera. Zerrendaburu gisa, gure indarren bateratze dinamika zaindu eta elikatuko dut, aniztasun hori osatzen duten ikuspegi guztiak errespetatuz.
-
2Colette Capdevielle67 urte – Zezen plazako auzoa
Baiona Mugimenduan egitasmoak abiatu duen indar bateratze dinamika hau aukera berri eta pozgarri bat da gure hiriarentzat. Herritarrekin batera beste modu batez gobernatzeko asmoa dugu: hiria solidarioagoa, ekologikoagoa eta demokratikoagoa izan dadin. Nire esperientzia osoa jarriko dut egitasmo honen zerbitzura, bai terrenoko hautetsi gisa egindakoa bai parlamentari gisa bildutakoa, Baionaren aldeko etapa kolektibo berri hau osoki laguntzeko gogoarekin.
-
3David Ospital51 urte - San Leon auzoa
Baiona hiri anitza eta askotarikoa da. Aniztasun hori aberastasuna, poza eta sormena bilakatzen da, proiektu komun baten inguruan jartzen denean. Guziok, edonor izanda ere, badugu zer erran gure egunerokoari buruz, gure auzoari buruz, gure lurraldeari buruz, eta elkarrekin eraiki nahi dugun etorkizunari buruz. Taldearen indarrean eta bere adimenean sinesten dut. Herritarrei ekiteko ahalmena ematea eta ekintza publikoari zentzua ematea da nire engaiamenduaren muina, herritarren eta hautetsien arteko elkarrizketa iraunkorra sortuz.
-
4Sophie HERRERA LANDA66 urte - Baiona Handia auzoa
2000.urtetik oposizioko taldeko hautetsia naiz, eta azken sei urteotan lan handia egin dut Herriko kontseiluan eta komisioetan, elkarte herritar baten energiak bultzaturik. Bide horretan ikusi dut, jarrera eraikitzailea izanagatik ere, exekutiboak «figuratibo» gisa tratatzen gintuela. Baiona Mugimenduan zerrenda herritarrean hartu dudan engaiamenduaren muina, Baionako herritarrekin, haien aniztasunean, sormenean eta hiriarekiko atxikimenduan oinarrituz, benetako egitasmo solidario eta ekologiko bat gauzatzeko aukera izatea da.