Zerrenda eramaten duen elkartean sartu
Elkarte baten indarra bere kideak dira!
Elkartearen baloreak biltzen dituen karta irakurri – Karta
Egin zaitez kide :
- Internet bidez : Assoconnect plataformaren bidez izena emanez
- Paperean
-
- Behean deskarga daitekeen izen-emate orria inprimatuz
- Bete orria eta bidali ordainketarekin batera, orrian bertan adierazten den helbidera
Izan aktibo sare sozialetan / Être actifs.ves sur vos réseaux sociaux • Estar actius suus vòstes hialats sociaus
Zure inguruan egitasmoari buruz mintza zaitez.
Segitu, likeatu, komentatu, egitasmoaren argitalpenak sare sozialen bidez partekatu, eta zure lagunak gauza bera egitera gonbidatu.
Herri-topaketetan parte hartu / Participer aux rencontres citoyennes • Participatz aus encontres ciutadans
Hiriko eta Elkargoko proiektuari ekarpena egiteko, ekimenari buruz gehiago jakiteko eta elkar ezagutzeko
Lan-talde batean parte hartu / Rejoindre un groupe de travail • Rejúnher un grop de tribalh
Egitasmoa indartzeko, mobilizazio ekintzetan parte hartzeko eta kanpaina elkarrekin egiteko
Nire iritzia eman / M’exprimer • M’exprimir
Baiona mugimenduan, hilabete anitzetan egindako terrenoko lan batean oinarritzen da. Honi esker, zuen beharrak, eskaerak, ideiak bildu ahal izan ditugu, eta gure kartan eta baitan balioen formalizatu ditugu. Gune honen helburua elkarrizketa hau segitzea da.
Zerrendako kide izan / Rejoindre la liste • Rejúnher la lista
Elkarteko kide bazara, zerrendan sartzea eskatu dezakezu ondoko orria betez
Dohaintza egin / Faire un don • Har ua balhada
Dohaintzak %66eko zerga murrizketa du.
Zure ekarpena egin dezakezu :
- Ahaldunaren banku kontura transferentzia eginez (RIBa hemen klikatuz deskarga dezakezu)
- Edo txekez « B.PUAUX, mand fin de la liste « Bayonne en Mouvement / Baiona Mugimenduan » izenean.
Pertsona fisiko batek dohaintza egin diezaioke hautagai bati, baldin eta frantses nazionalitatea badu edo Frantses estatuan bizi bada. Argiki identifikatutako pertsona fisiko batek hauteskunde beretan hautagai baten edo batzuen kanpaina finantzatzeko emandako dohaintzak, ezin izanen dira 4.600 eurotik gorakoak izan.
Pertsona juridikoek, alderdi edo talde politikoek izan ezik, hautagai baten hauteskunde kanpainaren finantzaketan ezin izanen dute parte hartu, ez edozein eratako dohaintzak baimenduz, ezta ondasun, zerbitzu edo bestelako onura zuzenak edo zeharkakoak usaian egiten direnak baino prezio apalagoetan emanez ere. Pertsona juridikoek, alderdi eta talde politikoek eta kreditu-erakunde edo finantza-sozietateek izan ezik, azken horiek haien egoitza soziala Europar Batasuneko edo Europako esparru ekonomikoaren akordioaren parte den estatu batean baldin badute, ezin izango diote mailegurik onartu hautagai bati, ezta maileguen ordainketarako bermea eman ere.
Hautagai bati bere kanpainari begira ematen zaion 150 euro baino gehiagoko edozein dohaintza txekearen, transferentziaren, ordainketa automatikoaren edo banku txartelaren bidez egin behar da.
Hauteskunde kanpaina baten kari L. 52-7-1 eta L. 52-8 artikuluak urratuz dohaintza edo mailegua egiten duenak hiru urtez preso egon eta 45 000 €-ko isuna jasoko du. Dohaintza edo mailegu egilea pertsona juridikoa denean III. honetako lehen lerrokada aplikatuko zaie haren zuzenbideko edo egitatezko zuzendariei.
“Bayonne en Mouvement-Baiona Mugimenduan” zerrendak 2025/10/18an deklaratutako Bernard PUAUX Jauna finantza-ahaldunaren bidez soilik jaso ditzake dohaintzak.
Ene hitzak balio du / Ma parole compte • La mea paraula que compta
Gai bati buruz informatu, iritzia eman edo galderaren bat egin nahi duzu?
Azpiko orria bete ezazu