Proiektuaren eraikuntza lanetan ari gara / Projet en cours d'élaboration
Aurkezten dizuegun Hiri Proiektua hiru urte baino gehiagoko lanaren emaitza da. Baionarren parte-hartzea bultzatzeko dugun borondatearen ildotik, diagnostiko, entzuketa eta elkar-trukea barne hartzen dituen lan handia egin dugu, 2026ari begira Baionaren ikuspegi kolektibo bat eraikitzeko.
Proiektu hau honako urratsetan oinarritzen da:
- Bi urteko bilan eta analisia (2023 eta 2024), herri eta elkargo mailako politika publikoen ebaluazioa egiteko, herritarren behaketak biltzeko eta biztanleen egunerokoarekin loturiko hiri-erronka berriak identifikatzeko;
- Ingurumen eta hirigintza-erronkei buruzko lan talde berezitu bat, herritarrak, adituak eta bizi-kalitatearen eta ingurumenaren aldeko elkarteak biltzen dituena;
- 2025eko lehen seihilekoan antolatutako 3 tailer, bakoitzean 70 baionar baino gehiago bildu eta maiatzetik uztailera luzatu zirenak;
2025eko irailaz geroztik, 13 lan-taldek, 200 parte-hartzaile baino gehiago mobilizatu dituztenak, gogoetak bururaino eramateko.
Terrenoko topaketa erregularrek, herritarrekin eta elkarteekin eramandako zuzeneko elkarrizketek eta ekarpen anitzek ekimenaren fase guziak aberastu dituzte. Aste eta hilabeteetan zehar ere jarraituko dute, hauteskundeetaraino.
2023tik egin dugun mobilizazio etengabeari esker, Hiri Proiektu baten eraikuntza kolektiboa gauzatu ahal izan dugu. Proiektu hau urtarrilaren 28an aurreikusitako bilkura publiko batean aurkeztuko da.